instagramFacebookTwitter

iparlat.sutea

 

Atzo gabean hasi eta oraindik itzali gabe dagoen sutearen ondorioz IPARLAT enpresak urnietan duen plantak (ESNELAT) kalte garrantzitsuak izan ditu bai biltegietan bai esnekiak banatzen dituen logistikako atalean.

Biltegian zegoen materilaren ezaugarriak kontuak izanik (ontziak, plastikoak, etb) suteak indar haundia hartu du eta oraindik, suhiltzaileak lanean dihardute.

ENBA nekazal sindikatuak sutea berehala itzali eta planta bere onera berehala itzultzea espero du ahalik eta kalte gutxien izateko bai esnea entregatzen duen KAIKU abeltzain kooperatibarentzat bai plantako langileentzat.

Suteak izan ditzazken kalteaz oharturik ENBA sindikatuak dei berezia egiten die euskal kontsumitzaileei bertako esnearekin duten konpromezua indartu dezaten, sutearen ondorioz kaltutako enpresaren produktuak kontsumituaz (KAIKU, GURELESA, BEYENA y GUREA).

Gainbegiradara harpidetu

Subscribe

Idatzi zeure izena eta helbide elektronikoa GAINBEGIRADA jasotzeko.

Facebook

Instagram

Gora joan