instagramFacebookTwitter

Laguntzak eta dirulaguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak 29/2018 Foru Dekretua, abenduaren 11koa, aldatzen duena maiatzaren 10eko 9/2016 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategien aldeko laguntzei buruzkoa: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak argitaratu berri ditu. Ustiategietako inbertsioen dekretuan onartu berriko aldaketak jasotzeaz gain, Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 2019ko deialdia, Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen 2019ko deialdia eta 600 LI/2018 Foru Agindua, abenduaren 11koa, ustiategi txikiak garatzeko diru-laguntzen 2019ko deialdia onartzekoa argitara eman ditu.

Deialdi guztiak Urtarrilaren 25ean amaitzen dira.

Hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako eta -ekintzetarako laguntzak 2019. Euskal Autonomia Erkidegorako Europako Erkidegoko erregelamenduko eta estatuko oinarrizko araudiko mahastizaintza eta ardogintzako sektoreko Erkidegoko laguntza neurrien garapena eta aplikazioa ezartzea hirugarren herrialdeetako merkatuak sustatzeko jasotzen duen Araua.

Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2018/12/13-2019/01/14)

 

Dirulaguntzen aurkezpena, eskaibide orria eta beharrezko den informazio guztia.

Bizkaiko Foru Aldundiak Nekazaritza sailak ingurumen eta klimaren alorreko laguntzak (agroambientalak) eta ekoizpen ekologikorako laguntzen deialdia argitaratu berri du, hain zuzen ere, Europako laguntza zuzenen epe berbera dutenak (apirilak 30) eta bestetik, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko plangintzetarako laguntzen deialdia, 20 egunetako epearekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru-laguntzakbasoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia argitaratu berri ditu.  Orokorrean epea ekainaren 29an amaitzen bada ere, oso kontuan izan behar da Baso plan teknikoak, pinu zahar mozketa eta hondamendi naturalen kasuan  epea maiatzaren 1ean amaitzen dela.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018 urterako hainbat laguntza deialdia argitaratu berri ditu Martxoaren 14ko Aldizkari Ofizialean. Alde batetik, nekazaritza ingurumenaren eta klimaren laguntzen eta nekazaritza ekologikoaren deialdia eta bestetik, Mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako konpentsazio ordainen (ICM delkaoa) deialdia.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan