instagramFacebookTwitter

Laguntzak eta dirulaguntzak

- BIZKAIA. INBERTSIOTARAKO LAGUNTZAK. Bizkaiko Foru Aldundiaren 198/2023 FORU DEKRETUA, abenduaren 14koa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen oinarri arautzaileak eta 2024rako deialdia onartzen dira.

GIPUZKOA. Inbertsiotarako Laguntza Plana. Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2024ko deialdia. 

Urriaren 3ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara eman da AGINDUA, 2022ko irailaren 28koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektorerako ezohiko laguntzetarako deialdia egiten den, Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondoren ekonomia babesteko estatuko laguntza-neurriei buruzko Aldi Baterako Esparru Nazionalaren barruan.

Laguntza sorta honetarako 14 miloi eurotako partida dago eta, datozen egunetan, Jaurlaritzak onuradunen behin behineko zerrenda argitaratuko du, zuzenketak egiteko baleude, egiteko. Norbarearen datuak ondo badaude, onartu besterik ez dgo egin behar, hori bai, "Nere karpeta" bitartez egin behar da.

EHAO ren AGINDUA 

Eusko Jaurlaritzak "ON EGIN Bonoa" PROGRAMA aurkeztu berri du kalitatezko elikagaien kontsumoa sustatzearekin batera bertako turismoa sustatzeko.

ON EGIN BONOA programaren bitartez, deskontu-bonu trukagarrien kanpaina bat egiten da atxikitako TURISMO-OSTATUetan emandako gauengatik, Eusko Jaurlaritzak sustatutako kalitate-marka berezituetan eta Basque Wine PROGRAMAri atxikitako edarietan gutxienez 100 euroko erosketa egiten duten kontsumitzaileentzat.

Atxikitako elikagaietan gastatutako 100 euro bakoitzeko, kontsumitzailean 50 eurotako bonoa jasoko du atxikitako turismo ostatuetan disfrutatzeko.

ENBAtik dei berezia egiten diegu bai ekoizle eta/edo eraldatzaileei (baserritarrak, upategiak, sagardotegia, gaztandegia,...) eta nekazalturismo etxeei Programara atxiki daitezen, programaren onurak jaso ditzaten bai ekoizle bai nekazalturismoak bezala.

Programak fase ezberdinak ditu baino bai ekoizlek bai nekazalturismoek argi behar dute izan aurrez atxikitu egin behar direla Maitzaren 22 baino lehen eta erosketa epea Apirilaren 19an zabaltzen denez, data hau baino atxikitzea ahollkatzen diegu.

FASEAK

Martxoaren 22a: ekoizlek eta nekazalturismoek programari atxikitzeko epea hasi da.

Apirilaren 19a: egun horretatik aurrera egiten diren erosketak promozioan sartuko dira.

Maiatzaren 22a: bai ekoizle bai nekazalturismoak atxikitzeko epea amaitzen da.

Ekainaren 1ean: bonuak erabiltzeko epea hasten da.

2021eko abenduaren 31an: bonuak lortzeko epea amaitzen da.

2022ko abenduaren 31an: bonuak erabiltzeko epea amaitzen da.

INFORMAZIOA

ON EGIN BONOAK programaren informazio guztia. HEMEN

Atxikitu daitezkeen elikagaien zerrenda. HEMEN

EKOIZLEAK atxikitzeko orria. HEMEN

NEKAZALTURISMOAK atxikitzeko orria. HEMEN

Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri du AGINDUA, 2019ko uztailaren 24koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2019 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako 2019. urterako laguntza-deialdiaren oinarriak.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 Landa Garapenerako Programan –M16 neurria, «lankidetza»– jasota dago laguntza-mota hori, zein lankidetzaren hainbat alderdi zehazten dituzten zazpi azpineurritan sailkatzen baita. Berrikuntzaren bidez landa-ingurunearen lehiakortasunean aurrera egiteko lankidetza sustatzen dute neurri horiek, banaketa-kate motzen eta tokiko merkatuen garapena bultzatzen, eta berrikuntza-proiektuetan sektorearen partaidetza eta lankidetza indartzen.

Lankidetzarako laguntzetan, honako laguntza-lerro hauek ezarriko dira:

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan