Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak norgehiagoka arautzen dituzten Oinarriak publikatu berri ditu Eusko Jaurlaritzak, 2020 Landa Garapen Planari jarraituz. Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko beka hauek FEADER funtsek kofinantzatzen dituzte %80an.
Beken helburua nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzen eta bertara hurbiltzen laguntzea da, baita sektore horrek nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea ere, horren bidez beken onuradunak sektorearen kudeaketaren, funtzionamenduaren eta errealitatearen gaineko trebakuntza jaso dezan.
Eskabideak aurkezteko epea 2020ko Matxoaren 31an amaitzen da.
Azaroaren 27an, asteazkena, Donostiako KURSAAL Jauregian ospatuko da GURE LURRA3 Sembrando Futuro izeneko topaketa. Baserritarrak eta hiritarrak elkartu eta gerturatzeko topaketa eta aurtengoan, nekazal sektoreak gure bizitzarako hain beharrezko dugun oreka osatzeko unean egiten dituen ekarpenak jarri nahi dira balioan.
Kontsumitzaileen % 62k kalitate gorenekoak eta osasungarriak diren elikadura produktuen aldeko autua egiten dute. Nabarmentzekoa da pertsonen ongizatean eta kontzientzian elikaduraren orekak hartu duen garrantzia.
Baina kontzientzia berdinarekin neurtzen al dugu elikagai horien atzetik dagoen baserritarraren lana eta bizimodua? Zenbateraino ezagutzen dugu?
Hiri eta landa eremuen ongizate ikuspegiak partekatu eta eztabaidatzeko asmoz antolatu dugu aurten ere hirugarren aldiz, GURE LURRA Kongresua. Baserritarren eta hiritarren arteko topagunea.
Eta horretarako, bertako zein kanpoko esperientziak aztertuko ditugu adituen, baserritarren, eta hiritarren hitzaldi eta solasaldietan, baita publikoaren parte hartzearekin ere.
Pertsonen ongizateari buruz hitz egiten dugunean hizpide ditugulako elikaduraren oreka, elikagaien balio kateko eragileen konpromisoa, baserritar eta hiritar bizimoduen elkar ezagutza eta ulermena, eta ingurumenaren oreka.
EGITARAUA eta IZENA EMATEA Klika Hemen
Aurrean dugun krisiaren arragoan, nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena gainditu beharreko erronka nagusietako bat gisa agertzen zaigu, baina, aldi berean, ingurumena, ekonomia, gizartea eta lana birsortzeko eta osasun fisikoa, finantzarioa eta emozionala onera ekartzeko ere irtenbideak abian jartzeko aukerarik handienak eskaintzen ditu.
Egoera horren haritik, jardunaldi batzuetara gonbidatzen zaituztegu, non abeltzaintza eta artzaintza birsortzaileen teoriak, benetako esperientziak eta garapen aitzindariak trukatu eta eztabaidatuko diren.
HAZI-Artzain Eskolak antolatu du topaketa, Nekazaritza Birsortzailearen Elkartearen eta NeikerTecnaliaren laguntzarekin, eta penintsulako eta Frantziako hainbat lekutatik etorritako abeltzain eta prestatzaile batzuen esku egongo da jardunaldia.
Izena emateak
Egitaraua
Jardunaldien kostua 90 eurokoa da eta edukiera mugatua da.
Ostatua lekuan bertan, mantenu osoarekin: 52 € eguneko,izen-ematea irailaren 10a baino lehen egiten bada (plazak mugatuak eta inskripzio ordenaren arabera esleitutakoak).
Soilik bazkaria, 15 euro eguneko.
Janaria eta ostatua erreserbatzea
Izena emateko azken eguna: irailaren 16a
Informazio gehiago: HAZI Artzain Eskola - 943 25 10 08 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. (abuztuaren 19tik aurrera)
Urriaren 16an Elikaduraren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, ENBA nekazal sindikatuak auspotutako ONGI ETORRI BASERRIRA! ekimenak gaiari heldu asmoz “¿SOMOS LO QUE COMEMOS o COMEMOS COMO SOMOS?” izeneko mahaingurua antolatu du elikaduaren gaian interesa duen orori zabaldua.
Elikadurara hurbiltzarekoan faktore ezberdin eta ugari daude eta horiexek dira aztertu nahi ditugunak eta bide batez, jorratu elikadurak eta gastronomiak gure nortasunean duen islada, gure elikagaiek gure elikaduran duten garrantzia, bertakotsaunaren premia, etb.
Mahainguruan partehartuko duten profesionalak honako hauek dira: Josema Azpeitia (kazetaria, Ondojan.com koordinatzailea eta BCCko irakaslea), Nerea Segura (Dietista-Nutrizionista), Inma Iriondo (artzaina), Urkiri Salaberria (ikertzailea – Aiur Euskadi I+T), José Manuel Etxaniz / Gipuzkoako Albaitari Kolejioko presidente ohia) eta aurrkezle lanetan, Aitor Buendía “La Ruta Slow” irrati saiokoa.
Mahaingua, gazteleraz ospatuko da, urriaren 7an izango da, arratsaldeko 7retan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta interesa duenak aurrez, urriak 4 baina lehen, izena ematea eskatzen da 943.650123 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. postan.
Murgiako Bigarren Hezkuntzako Institutuak 2019-2020 ikasturterako bere baso formakuntza osatzen duten ikastaroen zerrenda argitaratu du.