Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2015-2020 aldirako NPBa - Zuzeneko laguntzak

NPBren erreformak (2015-2020) aldaketa esanguratsuak ekarri zituen Laguntza Eskubideen Zuzeneko Ordainketen ereduan, eta lehen Ordainketa Bakarreko Eskubideak zirenak orain, Oinarrizko Ordainketarako Eskubideak dira. Ondoren,  Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/2220 (EB) Erregelamendua, 2020ko abenduaren 23koa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) 2021. eta 2022. urteetako laguntzarako zenbait xedapen iragankor ezartzen dituena, argitaratu da.

Horren ondorioz, 2022ko kanpainarako oinarrizko ordainketarako eskubideen zenbatekoak aldatu egin dira.

Zure eskubideak kontsulta itzazu

2023ko urtarrilaren 11n, 2022ko kanpaina amaierako Oinarrizko Ordainketarako Eskubideak eguneratu dira, v1 bertsioaren arabera. Bertsio horrek 2022ko lagapenak eta erreserba nazionaleko esleipenak barne hartzen ditu. Gainera, bertsio horretan kendutako eskubideak desagertu egin dira 2020ko eta 2021eko kanpainetan ez erabiltzeagatik.

Ordainketa Zuzenen gidaliburu praktikoa

2015-2020 NPBren Erreformari buruzko kontsultak