instagramFacebookTwitter

Errenta aitorpena egiterakoan %70eko murrizketa aplikatuko zaie baserritar guztiei

Atzo, maiatzak 6, ENBA nekazal sindikatuaGipuzkoako Ogasun sailarekin egin zuen bilera, nekazal fiskalitateari buruzko hainbat gai jorratzeko.

ENBA nekazal elkartetik, presidentea den Iñaki Goenaga eta koordinatzailea den Xabier Iraola izan ziren, eta Gipuzkoako Ogasun sailetik, diputatua den Itziar Agirre eta Zerga eta Finantza Politikako zuzendaria den Bittori Zabala elkartu ziren.

Gaur behin betiko onartuko den erreforma fiskala abian jartzeko lanak hasitakoan, ENBA nekazal sindikatuak, ogasunera jo zuen, Ukrainako gerraren ondorioz onartutako behin behineko neurriak egonkortzeko asmoz eta hainbat bilera egin eta dokumentuak partekatu dituzte.

Atzoko bileran jaso genuen ereindakoaren fruitua, bileran bertan jakitera eman bait zitzaigun, erreforma fiskala garatuko duen erreglamenduan, %70ko murrizketa aplikatuko dela, baserritar guztientzat, ENBAtik eskatzen genuenari erantzun egokia emanaz.

Honen bitartez, ENBA bezala, gure eskerrona agertu nahi diegu Foru Aldundiko Ogasun saileko arduradunei, lehen sektorearekiko izandako begiruneagatik eta fiskalitate alorrean emandako tratamenduagatik.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan