instagramFacebookTwitter

Notiziak

kmitxelena

EHNE eta ENBA nekazal sindikatuko ordezkariok elkarrekin prentsaurrekoa egin dugu Donostiako Koldo Mitxelenan gaur goizean, pasa den ostiralean, hilaren 13an, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumen batzordean Aranzadik egindako agerraldia baloratzeko.

Sindikatuen ustez, Aranzadiren agerraldian datu okerrak, gezurrak eta oinarri zientifikorik gabeko iritziak, uste subjektiboak eta argumenturik gabeko balorazioak plazaratu ziren. Ondorioz, onartezina den alarmismoa piztu zuen, etengabe aurreikusi gabe edo onartu gabe dauden bideak eta trazatuak onartuta baleude bezala aipatuz. Horregatik guztiagatik ez dugu ulertzen Aranzadi bezalako prestigiodun elkarte batek zein motibazio izan dezakeen erabat orkestratutako eszenografia honetan parte hartzeko.

Aranzadik, zoritxarrez, argi utzi zuen, bere ustean, abeltzaintza estentsiboak ez duela etorkizunik (2002an Eusko Legebiltzarrean aurreikuspen berdina egin zuen, eta zorionez, ez zuen asmatu) “Aralarren artzaintza desagertuko balitz ez litzateke deus ere gertatuko” bezalako adierazpenak eginez, eta honenbestez, Aralarko kudeaketa gaur egungo egoera kudeatzera mugatu beharko litzateke gaineratuz (artzain errolda, bordak, bideak, etb). Horrekin argi uzten du natur eremua kudeatzen duten abeltzainen etorkizun hobea ahalbidetzeko egin daitezkeen azpiegiturekiko duen kontrako jarrera.

la union hace la fuerza

Otsailaren 5ean, ENBAk bere XXV Batzarra ospatuko du ohizko gaiekin batera gogoeta estrategikoa eta ospakizuna bateratuz.

Aurtengokoan honenbestez, 2016ko batzarra ospatzeaz aparte, etorkizuna nondik-norakoa izan daitekeen hitzaldia prestatu dugu Valentziako Unibertsitateko katedraduna den José María García ALvarez-Coqueren eskutik eta amaitzeko, batzarra ixteko, Iñigo Urkullu lehendakariaren partehartzea izango dugu.

Ospakizun giroa areagotzeko bai batzarraren amaieran bai sagardotegiko bazkarian hainbat bertsolari izango ditugu eta dei berezia egiten diegu bai bazkide bai laguneri bertaratzeko.

Hona hemen prestatu dugun egitaraua

aralar1

Atzoko eguna historikoa izan zen Ordizin ospatutako Enirio-Aralarko Mankomunitatearen Juntan Enirio-Doniturrieta bidea zabaltzeaz gain 2015-2019rako inbertsioen egitasmoa onartu zelako. Giro beroa eta benetan txalotzekoa, abeltzainen partehartzea, aretoa leporaino beteaz.

Mankomunitateko batzarrean partehartu zuten 11 udaletxeetatik,  10 udaletxek eman zuten baiezkoa (Ordizia, Altzaga, Beasain, Gaintza, Lazkao, Ataun, Amezketa, Orendain, Arama eta Abaltzisketa) eta bat, Baliarrain, abstenitu egin zen.

Gure eskerrona bertaratutako abeltzainentzat eta baiezkoa eman zuten udaletxeentzat!

aralar2

 

f.abans.txikiOrain egun gutxi aurkeztu da jendaurrean Ongi Etorri Baserrira!, baserria eta hiriaren arteko zubigintza lanak egin nahi dituen webgunea. Egungo tresnaren hazia orain 3 urte hasitako ate irekietako ihardunaldiak izan ziren baina aurrera pausu nabarmena emateko unea iritsi dela ustean, baserria eta hiriaren arteko hurbiltze prozesuari tresna digitala eta egonkorra eratu dute.

Ekintzailea den ENBA elkartearen ustean, elkarren arteko ezagutzak baserritarren lana balioan jartzeko, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak estutzeko eta gizartearen bi aldeak, landatar eta hiritarrak, kohesionatzeko baliogarri izango da. 

Etxekoekin nahiz langileren batekin lurra landu eta azienda gobernatzen duten baserritarrak dira beren bizilagun eta bezeroekiko harremana sendotzeko interesa gehien dutenak. 

Gipuzkoako baserri alorreko eragile nagusiek, EHNE eta ENBA, sustatutako mozioa bozkatu eta onartu da gaur goizean Batzar Nagusietan egindako plenoan eta bertan izan dira, baserri munduko hainbat ordezkari.

Goizeko saioan, sektoretik sustatuta eta EAJ, PSE eta PPk aurkeztutako mozioa jorratu da eta bi sindikatuek aurrez dei berezia egin arren, ez dugu lortu ez EHBILDU ez PODEMOS alderdien babesik. Bozketan, PNV,PSE eta PPko 28 aldeko boto jaso ditugu, PODEMOSen aurkako 5 eta EHBILDUren 14 abstentzio.

Mendiko abeltzaintzaren onura ekologikoak eta biodibertsitateari egindako aportazioa behin eta berriro aitortu arren, batzuek sekulako arazoak dituzte, bertan diharduten abeltzainentzat bizi eta lan baldintzak duinak babesteko.

Badirudi, baserria eta baserritarren aldeko mezuak bolo-bolo dabiltzatenek, zalantza ugari dituztela, teorian defendatzen dutena, errealitatean gauzatzerako.

Aralar eta honen antzeko mendietan diharduten abeltzainek, hitz politak alboratu eta ekintzetara pasatzea exijitzen dute eta honenbestez, orain Batzar Nagusietako babesa jaso ondoren, sindikatuok dei berezia egiten diegu Goierriko udal ordezkari guztiei, alderdi politikoetako disziplina itsua alboratu eta beren herritarren eta baserritarren interesak defenda ditzaten bai herrian bai Enirio-Aralarko mankomunitatean.

Euskalmetlogo Lactologicologo Nekagip Sistema de Identificación Geográfica de Parcelas Agrícolas, SIGPAClogo PagoUnicologo AsuntosEuropeos
Gora joan