Gipuzkoako Foru Aldundian nekazal ustialekuetan inbertsioak egiteko laguntzen 2018ko deialdia zabaldu berri du. Guztirako aurrekontua 2.750.000 eurotakoa du eta eskabideak aurkezteko azken eguna Urtarrilaren 25ean da.
Albisteak
GANADU AZIENDAren OSASUNA eta ONGIZATEAri buruzko IHARDUNALDIA
Ardiaren isatsa moztu al daiteke? Behien adarrak erre? Ixkoak kapatzerik ba al da? Hauexek dira, besteak beste, baserritarrek egiten dituzten galderak.
Ganaduaren ongizateak (“bienestar animal” deritzotena) gero eta garrantzi gehiago dauka bai erakunde bai kontsumitzailearentzat eta honenbestez, gero eta maizago ikusten ditugu, horrelako praktiken ondorioz, inspekzioak eta isunak.
Abenduaren 19ko jardunaldian, besteak beste, gai hau jorratu nahi dugu Aldundiko teknikari eta zuzendariarekin.
Egitaraua:
10.30. Aurkezpena. Iñaki Goenaga. ENBAko presidentea
10.40. Behi eta ardi aziendaren osasun kanpainako emaitzak. Nahiz ohiko kanpaina nahiz kanpaina berezia (IBR, neosporosis, paratuberkulosisa eta BVD). J.M. Plazaola / Aldundiko Albaitaria
11.40. Atsedena
12.00. Aziendaren ongizateari buruzko legedia eta gaur arteko ohiturak eta ganadu manejua. J.Ramón Ibarbia / Aldundiko abelzaintzako zerbitzu burua
12.30. Galdera – erreguak.
13.00. Itxiera. Xabier Arruti. Nekazaritzako Foru Zuzendaria
Data: 2018ko abenduaren 19an, asteartea
Lekua: Fraisoroko Nekazal Eskola / Areto Nagusia
GURE LURRA Sembrando Futuro lehen sektoreari agerikotasuna emateko, bere zeregin garrantzitsua aitortzeko eta baserritarren eta herritarren arteko topaleku bat izateko jaio da.
Ekimen honen bidez, guztion onerako lan egin, lehen sektorearen balioa nabarmendu eta Gipuzkoako gizarteari ikuspegi berri bat izateko aukera eman nahi diogu. Denon artean etorkizun jasangarri bat lortzeko abiapuntuan gaude.
Elkargunea Donostiako Kursaal jauregian ospatuko da Abenduaren 5ean eta esan beharrik ere ez dago, ekimena sektorea eta erakundeen arteko elkarlanaren fruitua dela eta honen bitartez, baserritar eta herritar guztieri luzatu nahi diegu gonbita bertaratu eta parte har dezan.
Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak, Urkomerekin elkarlanean ondoko ikastaro hau antolatu dute: ELIKAGAI BERRIAK EKOIZTEA. Honekin batera egitaraua doakizue. Kontutan hartu hitzaldi guztiak , bi izan ezik, euskaraz izango direla eta ikastaroa Azpeitian egingo dela.
Abenduaren 1ean, Zeraingo elizan, arratsaldeko 18,30etan, Baserritar gazteen mahai ingurua ospatuko da "Herri txikiak, lurra, gazteak, errotzea" lelopean.
- ENBAk, ITE delako Dekretu zirriborroan, baserriak salbuetsita uztea planteatzen du
- Abian da BASERRITARRON LAGUNA Sariaren 3. Edizioa
- EUSKAL SAGARDOA jatorrizko izendapenari bere babesa berretsi arren sagar prezioak gaurkotu beharra planteatu du ENBAk
- Elikagai katean ekoizleak duen pisua 10 puntu gutxitu dela salatu du ENBAk
- Estatuko ekoizpenak gora eta prezioak behera egiten dutenean, DIA kateak Frantziko esnea saltzen