Eusko Jaurlaritzak mahastizain eta ardogileentzako laguntza sorta argitaratu berri du eta 2018ko deialdian bertan, hirugarren herrialdeetan mahastizaintza eta ardogintzako produktuei buruzko sustapen eta informazio programak eta ekintzak egiteko laguntzak aureikusten dira (Eskabide epea Otsailaren 15ean amaitzen da) eta ardogintza eta mahastizaintzako sektorea bultzatzeko programaren inbertsiorako laguntzak (Eskabide epea Apirilaren 14an amaitzen da) txertatzen dira.
Albisteak
Otsailak 7, Gipuzkoako Batzar Nagusietako egoitzaren atarian Gipuzkoako hainbat baserritar bildu ziren, barrukaldean tratatzeko zuten PODEMOSeko mozioa eta BILDUren osoko emendakinaren aurrean bere aurkako posizioa plazaratzeko. Bertan izan ziren bai ENBA eta EHNE sindikatuak bai Gipuzkoako Basozale Elkartea eta BASKEGUR ordezkariak eta honako hau da, bertan irakurritako idatzia:
"Baserritarroi momentu txar asko bizitzea tokatzen zaigu, lurrarekin eta animaliekin lan eginda istripu eta ezbeharrak ohikoak ditugu, industrien gehiegikeriei aurre egin behar diegu eta nahikoa ez balitz, gure eguneroko lana era guztietako lege, dekretu, ordenantza edo ziento bat inspektorek baldintzatu nahi dute.
Harro gaude egiten dugun lanaz, arbasoen eskutik jaso dugun jakinduriaz, lurra lantzeaz eta etxeko sukaldetik mendiko larreetaraino iristen den kultura honi jarraipena emateaz. Eta garenaz harro gaudelako ez dugu bururik makurtuko, ez dugu utziko gure mendeetako ogibidea zapaldua izaten, hiltzera kondenatzen. Zentzu honetan, onartezina iruditzen zaigu Arantxa Ariztimuñoren kargu gabetzea eskatze hutsa. Urte luzez Aralarko abeltzainak egoera negargarrian lan egitera kondenatuak izan gara. Babes bereziko izendatutako eremu horiek baserritarron lanak, kudeaketak sortu ditu. Berauen defentsa egin nahi bada, baserritarron bizi baldintzak hobetzeko lan egin behar da, gurekin batera mendien kudeaketan jarraitu behar da.
Bide horretan aurrera egiteko apustua egin du Gipuzkoako Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendariak, eta gure babes osoa erakutsi nahi diogu azaldutako zuzentasun eta ausardiagatik. Bada garaia epelkeriak alde batera uzteko eta benetan estrategikoa izan beharko lukeen sektore honi benetan laguntzen hasteko, eta bere kargu gabetze eskaria, sektorea beraren aurkako erasoa da.
Azkenik, gaurko plenoan aurkeztutako bi proposamenei uko egiten diegu, nahiz jatorrizko proposamena, nahiz osoko emendakinari, biek helburu berdina dutelako, hau da, baserritarren lanerako oinarrizko azpiegiturak aurrera ateratzeko plangintza galeraztea, eta honenbestez, argi eta garbi eskatzen diegu Gipuzkoako Batzarkide diren taldeei ez ditzatela eskabide hauek babestu.
Lurra lantzen dugunak, abereak larretzen ditugunak gara benetako ekologismoa egiten dugunak, gizartearentzako arnasa, elikagaia eta ura bera sorrarazten ditugunak. Bada garaia zer babestu nahi dugun argitzen hasteko."
Azkenik esan beharra dago, bai PODEMOSen mozioa bai BILDUren emendakinak ez zirela aurrera atera, Batzar Nagusietako gehiengoak ezezkoa eman ondoren.
Gaur goizean, Fraisoroko Eskolan, nekazaritza alorreko Lan Arrisku Prebentzioari buruzko ihardunaldia ospatu dugu eta interesa haundia sortu duela aitortu beharrean gaude.
Bertan izan dira, lehen lehenik, OSALANen Gipuzkoako nekazal sektoreko arduraduna den Victoria Álvarez anderea eta berak azaldu ditu bai Prebentzio Legeak aurreikusten dituen betebeharrak bai zuzenean kontratupean langileak dituzten baserritar edota kontratupean izan gabe, hainbat lan eta zerbitzu azpikontratatzen dituzten baserritarren kasuistika.
Ondoren, ENBA barruan Prebentzio arduraduna den Iñigo Bilbaok, Prebentzio Zerbitzu Amankomunaren nondik-norakoak azaldu ditu, baldintzak, kostuak eta eskeintzen den zerbitzua. Bertan azaldutako informazioa ihardunaldian partehartu duteneri bidaliko zaie posta elektronikoaz.
Lan Arrisku Prebentzioa egin nahi duena eta SPMAren zerbitzuaz informazioa jaso edo kontratatu nahi duenak jar dadila harremanetan bai 943.650123 (Xabier) bai 94.6300769 (Iñigo).
Bihar, asteazkena, Gipuzkoako batzar Nagusietako Plenoak PODEMOS batzarkide taldeak aurkeztutako ebazpen proposamena, Mendietako zuzendaria den Arantza Ariztimuñoren kargu uztea eskatuz eta proposamenaren aurrean, BILDUko taldeak aurkeztutako osoko emendakina, egungo ingurumen politikaren aldaketa eskatuz, tratatuko ditu.
ENBAk, Urtarrilaren 28an ospatutako urteko batzarrean egin zuen bezala, bere babesa agertu nahi dio Arantza Ariztimuño andereari eta ez ildo politiko jakina babestearren baizik eta, gure ustean, bere jarduera politikoarekin jasangarritasunaren aldeko politika orok barneratu behar dituen 3 hankak garatu dituelako, hau da, jasangarritasun soziala, ekonomikoa eta ingurumen alorrekoak.
Bestalde, berriro diogu, gure ustean, Ariztimuñok baserritarra (abeltzaina, artzain eta basozalea) bere ihardunaren erdigunean jartzen asmatu du berak, gu bezala, oso argi baitu ingurumenaren zaintzako politikan baserritarraren jarduna dela ardatza.
Azkenik, bi proposamenei uko egiten diegu, nahiz jatorrizko proposamena nahiz osoko emendakinari, biek helburu beretsua dutelako, hau da, baserritarren lanerako oinarrizko azpiegiturak aurrera ateraratzeko plangintza galeraztea eta honenbestez, argi eta garbi eskatzen diegu Gipuzkoako Batzarkide taldeeri ez ditzatela eskabidea hauek babestu
Europako Batzordeak onartu berri duen Omnibus erreglamendua Espainiako legedira trasladatuz, azken Ministro Kontseiluan onartu zen haren aplikazioa eta honenbestez, baserritar gazteen pisua haunditzeko asmoz, Nekazal Politika Bateratuan (NPB) aurreikusiak dauden gazteentzako laguntza osagarrien inportea bikoiztu egingo da, orain arteko bere Oinarrizko Ordainketaren bataz besteko balioaren %25etik %50era igoaz.
Laguntza osagarri hau 5 urte jarraian jaso ahalko du, laguntza lehen eskabidea egin zuenetik eta ez orain arte bezala, gaztearen lehen instalakuntza data hartzen zela erreferentzi gisara.
- ENBAk etorkizuneko errokeri hobeto aurregiteko bere gogoeta estrategikoa egingo du
- SUSTRAIAkoentzat izan zen aurtengo BASERRITARRON LAGUNA Saria
- Baserrietan Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Ihardunaldia
- Ministerioak mahasti eta ardogintzarako Laguntzen Programa onartu du 2019-2023 aldirako
- 2018ko lehen seihilabeterako formakuntza gida atera berri du HAZIk