Albisteak
Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak Batzar Nagusietako taldeengana jo berri du PFEZren aldaketan, baserri munduan ematen den minifundismoari aurre egin, Lur Funtsa Publikoa indartu eta bide batez, hain beharrezko dugu belaunaldi aldaketa xamurtzeko aldaketa txerta dezaten.
Gaur egunean, Euskadiko ustialekuen azaleraren bataz besteko 11,9 hektareatakoa da, estatuko azaleraren erdia hain juxtu eta bestalde, adin nagusiko baserritarren artean lurra saltzeko dagoen zailtasun kulturalaren aurrean, tratamendu fiskalak oztopatu edo zaildu egiten du, lur mugikortasuna eta belaunaldi aldaketa gauzatzeko hain beharrezkoa dugu gazteen inkorporazioa.
ENBAk Batzar Nagusietan planteatu duenez, 1995ean Nekazaritza ustiapenak modernizatzeak Foru Dekretuan onartu, eta handik 5 urteetara bertan behera erori zen, nekazaritza iharduera helburu duen lur eta nekazal ondare salmentaren ondorioz lorturiko ondare gehikuntzarako exentzioa berreskuratzea lortu nahi da, salmenta bitartez, nekazal lur eta ondarearen mugikortasuna, ustialekuen tamaina egokia eta sektorea gaztetzea helburu izanik.
ENBA nekazal sindikatuak Nazioarteko Emakumearen Eguna ospatu asmoz VOLAR pelikula botako du Martxoaren 8an, goizeko 11tan, Tolosako egoitzako aretoan. "Volar" , Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu eta 2017ko Donostiako Zinemaldian aurkeztua izan zen.
ENBA sindikatuak dei berezia egin nahi die Gipuzkoako baserritarreri, nahiz emakume nahiz gizonezkoak izan, pelikula ikustera etor daitezen eta bide batez, ondoren izango dugun elkarrizketan partehartzera. Etortzeko asmoz izanez gero, mesedez, aurrez eman izena 943.650123 zenbakian eta
Euskadin, FEGAk argitaratutako txostenaren arabera, 2016an, Europako laguntza zuzenak jasotzen dituzten 8.331 pertsonen artean 3.193 emakume eta 5.138 gizonezko zeuden, emakumezkoak %38,32koa izanik. Bataz beste, emakume bakoitzak 2.684 euro jaso zituen eta aldiz, gizonezko bakoitzak, 4.712 euro. Hau da, emakumezkoek %40 gutxiago jaso zuten.
Adinaren araberako maila bakoitzari begiratuz gero, 25 urte azpikoen artean, guztira 43 pertsona daude eta horietatik, 38 gizonezkoak eta 5 soilik, emakumezkoak dira. Hau da, 25 urte azpikoen artean, emakumezkoak %11,6 dira. 25 eta 40 urtekoen artean, guxtira 681 pertsona daude, 523 gizonezkoak eta 158 emakumezkoak, hau da, emakumezkoak %23,20kora iristen dira. 40 eta 65 urte bitartekoen artean, guztira, 4.569 pertsona daude eta horietatik, 2.914 gizonezkoak eta 1.655 emakumezkoak, hau da, emakumezkoak %36,22 dira eta azkenik, 65 urtetik gorakoen artean, guztira, 3.038 pertsona daude eta horietatik, 1633 gizonezkoak eta 1.375 emakumezkoak, beraz, emakumezkoak %45,26 ra iristen dira.
Konklusio gisara, adinaren arabera gorantza goazen neurrian, emakumearen pisua gero eta haundiagoa da eta horren islada da, 25 urte azpikoen artean emakumeak %11,6 direla eta aldiz, 65 urtetik gorakoen artean, %45ra iristen dela.
Arrasateko herrian ospatuko dira 2018ko Baso Jardunaldiak, egungo basogintzaren berri emateko eta bide batez, modu jasangarrian baso kudeaketa teknika berriak mahaigaineratzeko.
Jardunaldiak Otsailaren 28an hasi eta Martxoaren 3an amaituko dira eta bertan partehartzeko aurrez izena eman beharko duzu Fraisoroko Eskolan (943.6921.66)
- Eusko Jaurlaritzak mahastizain eta ardogileentzako laguntza sorta argitaratu berri du
- BASERRITARROK EZ DUGU BURURIK MAKURTUKO!
- ENBAk Gipuzkoako batzarkideei eskatzen die ez dezatela babestu bihar Mendietako zuzendariaren kargu uztea
- Lan Arrisku Prebentzioari buruzko ihardunaldiak interesa haundia piztu du
- Gazteentzako NPBaren laguntza osagarria bikoiztu egingo da