Uztailaren 19an, Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbizikotz aurtengoan hasi berri diren 21 gazteekin topaketa egin zen eta bertan izan ziren, bai gazteak heuren familiekin bai Aldundiko Markel Olano Ahaldun Nagusia, Imanol Lasa, Landa Inguruneko Diputatua, eta 3 zuzendariak: Xabier Arruti, Arantxa Arzitimuño eta Jon Ander Azpiroz, gazte berriei aitortza publikoa egiten.

Berri pozgarria da lehen sektorerako eta horrexegatik hantxe bertan izan ginen ENBAkook ere, Iñaki Goenaga presidente buru zelarik. Topaketan bertan azaldutako gaiak eta arazoak, hemendik aurrera, konpontze lanetan badugu lana.