2022/04/01.- Euskal Herrian ez dugu haragirik izango honek horrela jarraitzen badu! Ekoizpen sektore bat gehiago daukagu hil edo biziko egoeran. Haragia ekoizteko beharrezko diren kostuak etengabe igotzen ari dira jada urte eta erditik ona, eta beti bezala, baserritarren jasotzen duten prezioa zentimo gutxi batzutan mugitu da.
30 urte baino gehiago daramatzagu prezio ia berdinetan lanean, guk ordaindu beharreko lehengaien eta energiaren prezioa bortizki goraka joan den bitartean. Honela ezin daiteke lanean segi!
Atzerrian ere aitortutako kalitateko haragia da guk ekoizten duguna, baina ez dugu inolaz ere zor zaigun preziorik ordaintzen. Zerealen prezioaren %80ko igoera baten aurrean gaude, txahal gizenketan berebiziko garrantzia dutenak, eta hauek eutsi behar diote beste guztiaren gorakada.
Haragiaren zikloa hasieratik bukaerara ulertu behar da. Gure herrian hain sustraituta dauden larre behietatik sortzen dira txahalak. Behi hauek dira gure belardi eta mendi larreak mantendu, ongarritu eta garbitzen dituztenak. Basa animaliek beste lurralde batzuetan bezalaxe, ekosistemak, flora eta fauna zaintzen dutenak. Behi hauek, eta hauekin lan egiten duten abeltzainak dira elkarlan egiten dutenak!
Txahal hauek dira ondoren, gizendu eta kalitate eta zapore bikainez gure platerean gozatzen ditugunak, zikloa itxiz, bideragarri eginez gurpila. Edo ez? Gaur salatu nahi dugun egoeran inolaz ere ez!
Espainiar estatu guztian txahal haragiaren prezioa izaten ari den gorakada izugarria haragi faltak eta ekoizpen kostuen gorakadak bultzatua da. Lotsagarria da, izan ere, euskal abeltzainoi estatuan baino merkeago ordaintzen ari zaizkigu txahala, eta hori, kalitatezko marka potente bat dagoenik, Euskal Okela, teorian bertako produktuaren alde lanean ari den distribuzioa dagoenik, eta sentsibilizatutako kontsumitzailea dagoenik, estatuko beste lurralde batzuetan baino eros ahalmen handiagoa duena.
Dei egin nahi diegu bertako okela erosten duten haragiaren kateko eragileei, TXAHALAREN PREZIOA EGOKI DEZATEN BEHAR DEN NEURRIRA, izan ere, gaurko kostuekin gutxieneko prezioa ia 6 €/kanal kilo inguruan beharko bailuke, baserritarrek bertan ekoiztu eta bertan saltzen jarraitzea nahi badute, bederen.
EHNE eta ENBA nekazal sindikatuok deia luzatu nahi diegu ere abeltzain denei, handiago nahiz txikiago, erabateko jarduneko edo ez, beren txahalen prezioa defenda dezaten! Nahikoa da gehiegikeriez! Eta halaber jakinarazi, txahalen bidalketak antolatzen hasiko garela hemendik kanpora, bertan ez badute gure produktua, gure haragia balio duen adinako balorean jarri nahi, guri soldata galaraziz, maiteago gaituzten beste merkatu batzuetara eramango ditugulako. Jarri gurekin harremanetan, ez oparitu horrenbeste lan eta esfortzu kostatu zaizun hori!
Ez dugunean, oroitzen gara geneukanaz, eta hemen ere erreakzio azkar eta irmoa ematen ez bada, Euskal Okela eta bertako haragia, historia izatera pasako da.
ORDAINDU BASERRITARROI ZOR ZAIGUNA!
"Ordezkatuak eta ikusgarriak. Nekazal emakumeen parte hartzea eta ordezkaritza sektoreko erabaki guneetan” azterlanaren aurkezpena egin dute Martxoaren 15ean Emakunderen egoitzan Leire Milikuak, ikerketaren egileak, eta Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariak. Emakundek ikerketa hau lagundu du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanei emandako beka deialdiaren barruan. Milikuak nekazal-emakumeek sektoreko erabaki organoetan duten egungo parte hartzea aztertu du espazio horietan dauden edo egon diren emakumeen eskutik, nekazal-emakumeen parte hartze bizipenen kartografia eratuz.
#PAC eskabideak aurkezteko zabaltzear dagoenean, ENBAtik PACari buruzko hitzaldi informatiboen sorta antolatu dugu bai 2022ko konbergetzia agertzeko bai 2023-2027 aldirako onartu den plan estrategikoaren berri emateko. Hitzaldiak, Gipuzkoako 7ak amaitu ostean, Bizkaiako 3 eskualdetan antolatu dira. / COVID dela eta, aurrez izena ematea eskatzen dizugu nahiz bizkaiaHelbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. nahiz 688.856856 zenbakian..
ENBA nekazal sindikatuak, gaur goizean, Gasteizen Arantxa Tapia sailburuak lehen sektoreko eragileekin izandako batzarrean hartu du parte. Aurrez bidalitako proposamenak, aurrez aurre aurkeztu dituzte eta baserri munduaren larritasuna azpimarratu.
Energia (argindarra eta gasa) eta erregaien gaineko neurri fiskalak aldarrikatu dute, argiago esanda, zergak gutxituz merketzea, eta abere janariaren prezio igoerari aurre egiteko laguntza zuzenak onartzea lirateke, gaur arratsaldean, Madrilen izango den Nekazaritzako Konferentzi Sektorialera eramatekoak.
Bestalde, ENBA nekazal sindikatuak, begi onez jotzen du gaur aurkeztu den Elikaduaren Kateko Behatokia, orain gutxi erreformatu den Elikagai Kateak aurreikusten duen baldintzari erantzuten diolako, hau da, katebegien arteko salerosketa kontratuetan gutxieneko ekoizpen kostuak estaliko direla.
Honezaz gain, ENBAren esanetan, aurrepausu nabarmena izan daiteke, Behatokiaren funtzionamenduari Lehiaren Euskal Agintaritzak emandako babesa, urrats honekin Behatokiaren jardunari ziurtasun juridikoa ematen zaiolako.
Azkenik, Behatokiak ezarritako gutxieneko erreferentziak errepetatzeko prest dauden eragileen (industria, distribuzioa, kooperatibak,…) borondatezko atxikipena ezinbestekoa izango da, ondo egindako prozedurak bere emaitzak eman ditzan.
ENBAtik gertutik jarraituko dugu Behatokiaren jarduna eta elikagaien kateko eragile guztien jarrera, atxikitzen ez duten eragileak, bere inkoherentzien ispiluaren aurrean jarriz eta aurrera begira, kotsumitzailearen babesa eskatuko genuke, Behatokiaren prozesurari atxikipena eskeinitako eragileak babestu eta atxikituko ez dutenek, alboratuz.
#PAC eskabideak aurkezteko zabaltzear dagoenean, ENBAtik PACari buruzko hitzaldi informatiboen sorta antolatu dugu bai 2022ko konbergetzia agertzeko bai 2023-2027 aldirako onartu den (azlen xehetasunen faltan) plan estrategikoaren berri emateko. Hitzaldiak, Gipuzkoako 7 eskualdetan antolatu dira, Bizkaikoak oraindik itxi gabe dago egutegia. Elkarte-entitate edo udalatxeren batek berean antolatzea nahiko balu, eskatu besterik ez du. / COVID dela eta, aurrez izena ematea eskatzen dizugu nahiz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. nahiz 943.650123 zenbakian.