Euskadiko elikadura burujabetza eta burujabetza energetikoa uztartze aldera

Gaur goizean, Donostian, Euskadiko ENBA nekazal sindikatuak agerraldi publikoa egin du, Gipuzkoa eta Bizkaiko presidenteek ordezkatuta, Iñaki Goenaga eta Karlos Ibarrondo hurrenez hurren, “Euskadiko elikadura burujabetza eta burujabetza energetikoa uztartuz” izenarekin energia berriztagarrien gaineko txostena plazaratzeko. Txostenaren helburua, sindikatuaren posizionamendua finkatzeaz gain, nahiz herri erakunde, alderdi politikoei nahiz Euskal gizarteari, energía berriztagarrien azpigieturen hedaketaren aurren baserritarrek duten planteamenduak mahaigaineratu nahi da.

Bai Goenagak bai Ibarrondok elikadura burujabetza eta burujabetza energetikoa uztartze beharra azpimarratu dute eta honenbestez, ezinbestekoa da, nekazal lurra babestuko duten planteamenduak sustatzea, ahalik eta elikadura burujabetza mailarik altuena lortzeko.

Ekitaldiaren amaieran, txostenaren aurkezpenaz gain, sindikatuak ateratako konklusioen berri eman dute eta hauek dira, prentsa oharra honetan jasotzen ditugunak.

ENBAren konklusioak eta proposamenak

- Elikadura Burujabetza eta Burujabetza Energetikoa Euskal Herriak dituen erronka bateragarriak direla uste dugu.

- Burujabetza hauek lortzeko bidean garatu beharreko jarduerak lurra behar dute ezinbestean eta honenbestez, nahiz DOT nahiz PTS agroforestalak nekazal lurra gisara aitortzen duen lurrean, nekazal jarduera lehenetsiko da eta energia jarduera kokatzerakoan, nekazal lurrak ez diren lurrak lehenetsiko dira.

- Elikagaien ekoizpena, energia berriztagarrien ahantzera, interes orokorreko jardueraren aitortza izango du erakunde guztietako legedian, energia berriztagarrien ekoizpena elikagaien ekoizpenaren gainetik ipini gabe.

- Energia jarduerarako instalazioak sustatzean beren tamaina eta dimentsioa hartuko dira kontuan, autokontsumoa eta energia komunitateak lehenetsiz. Honen harira, instalazioen dimentsioa (haize erroten altuera adibidez) eta baserri gunekiko gertutasuna izango da kontuan, landa inguruneko baserritarren bizi-kalitatea ez okertzeko.

- Instalazioen kokapena erabakitzean alternatibak mahiagaineratzea eskatzen du legeak baina alternatiba errealak eta benetazkoak behar dute izan. Instalazioak kokatzeko garaian, kostu ekonomikoa soila ezin du izan irizpide nagusia, hori horrela balitz, alferrikakoak ditugu nekazal lurra babesteko plangintza eta lege-tresna guztiak.

- Baserritarrok prest geundeke, erakunde eta sustatzaileekin elkarlanean, energia jarduerarako instalazioak eta azpiegiturak non kokatu hautatzeko garaian, alternatiba ezberdinak mahaigaineratzeko.

- Hori bai, baserritar elkarte gisara esan beharrean gaude, DOT eta PTSan salbuespen eremuak ezarri beharko liratekeela bai irizpide agrologikoen ikuspuntutik balio haundiko lurrak direlako bai nekazal jardueraren ikuspuntutik, malda xamurragatik, makinagarriak diren belardi eta/edo soroetan.

- Halaber, energia jarduerarako instalazioak eta azpiegiturak non kokatu hautatzerakoan, ustez kutsatutako lurren inbentarioa aintzat hartuko da eta lur hauek izango dute lehentasuna, kutsatutako lurrak berreskuratzeko helburua egikarituz eta bestalde, aurrez erabilitako lurrak, lur berriak artifizializatzen hasi gabe.

- Energia berriztagarriak sustatzerakoan hain gurea den egurraren biomasa lehenetsi beharko litzake, basogintza mundua suspertzearekin batera, biomasa industria moldatuz. Bide batez, erakundeetako eraikinetako berogailuetako erregailu bezala biomasa ezarri beharko litzake.

 + INFO. TXOSTENA OSOTASUNEAN

Donostian, 2023-05-18