ENBA nekazal sindikatuak TODO TODO distribuzio katea salatuko du Elikagai Katearen legea betetzen ez duen esnea saltzeagatik, hain zuzen ere, EUSKAL HERRIA marka, litroko 0,59 eurotan.

Kasu honetan, Karrantzan ekoiztutako kalitatezko esneaz baliatzen da distribuzio katea, azken egunotan 2x1 lelopean esne eskaintza eginez eta esnea bezalako elikagaia amua gisara erabiliz.

Are larriagoa ikusirik, azken prezioa, litroko 0,59 euro, abeltzainek beraiek kobratzen dutenaren pare edo azpitik dagoela ikusita, beraz, distribuzioak egiten duen eskeintzak ezin estali, esne kateko kostu guztiak, hain zuzen ere, Elikagai kateak dioen bezala.

Esne ekoizleak, azken 2 urteetan izandako galerei aurre egiten ari zaien bitartean eta, estatuko beste zonalde batzuetan, nahiz industria nahiz distribuzio aldetik abeltzainari prezioa jeisteko presioa egiten ari direnean eta bestalde, lehortearen ondorioz, ekoizpen kostuak gorantza egingo dutela aurrikusita, oso larritzat jotzen dugu, horrelako dinamikari ateak zabaltzea.

Honenbestez, nahiz eta iada kontaktuan jarri eta eskeintzaren berri tarsladatu administrazioei, datozen egunetan, ENBA sindikatuak salaketa formala jarriko du Eusko Jaurlaritzaren aurrean gai horretan duen eskumenaren arabera beharrezkotzat jotzen dituzten urratsak eta inspekzioak abian jar ditzaten.