Bazkidetu
ENBA zure alboan!
ENBA duzu baserriko eguneroko lanari aurre egiterakoan bermerik haundiena eskeintzen dizun nekazal elkartea.
Gure eginkizun nagusia, nekazal sindikatu garen heinean, gizarte osoa, baina bereziki administrazio ezberdinen aurrean (udala, foru aldundia, Eusko Jaurlaritza, etb.) nekazaritza eta baserritarren interesak ordezkatu eta defendatzea da; hain zuzen horregatik, guretzako oso garrantzitsua da zu bezalako baserritarrak gure artean izatea, zenbat eta gehiago izan, orduan eta modu eragingarriagoan ordezkatuko bait zaitugu.
Hori bai, gure bazkideek, sindikatuaren zeregin hauetatik aparte, beste elkarteengandik bereizten gaituen zerbitzuak jasotzen dituzte.
Bazkideak azpisektoreka antolatuta dagoen elkarte batean parte har dezake, bere ekoizpenari zuzendutako bileretara joateko eskubidearekin eta horrezaz gain, informazio zerbitzu zabala izango du (aldizkaria, barne boletina, web, sms); hainbat arlotako formazioa (europako gaiak, legedia, etb.); ustiapenak beharrezko duen osoko aholkularitza juridikoa (zuzenbide zibila, fiskalitatea, laguntzak, langilegoa, hirigintza, etb.); hainbat etxekin izenpetutako hitzarmenei esker onurak; bazkideentzako prezio onurgarriak dituen erosketa bateratuen zerbitzua, etb.
Hau da, hitz gutxitan esanda, ENBA zure alboan duzu behar duzun denerako.
Egin bazkide, bazkidetza formularioa bete.
Non gaude




