Iñaki Goenaga, Gipuzkoako ENBAko lehendakari berria

Gaur goizean Tolosan ospatutako ENBAren batzordean, azken batzarrean adosturiko lehendakari aldaketa gauzatu da, azken 13 urteotan lehendakari lanetan jardun den Mikel Arteagaren ordez Iñaki Goenaga lehendakari kargua hartuz.
Iñaki Goenaga San Sebastian, 45 urteko abeltzaina, Urnietako Oiamar baserriko titularra da eta bere ustiapenean behi esneak ditu, ekoizpena KAIKU kooperatibari entregatuz.
Mikel Arteagaren lan ona eskertu nahi izan du lehendakari berriak eta bide batez, batzordearen konfidantza eskertu nahi izan du. Mikel Arteagak bere eskerrona azaldu dio ENBAko Batzordeari eta batzorde barnean lanean jarraitzeko konpromezua azpimarratu du.
Azken eguneratzea ( Astelehena, 2012(e)ko otsaila(r)en 13-(e)an 15:24etan )





