Foru Aldundiko Inbertsiotarako Laguntza planaren atzerapena salatu du ENBAk Isidro deunaren bezperanBihar, maiatzak 15, baserritarron zaindaria dugun Isidro deunaren eguna ospatuko dugu usadioa galtzen utzi gabe. Egunaren garrantziaz baliatu nahi genuke ENBAn ordea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza sailak Inbertsiotarako deialdiak dakarren atzerapena salatzeko. Deialdia egundaino ez da argitaratu eta honenbestez, deialdiaren eta espedienteen onarpen tramitazioak suposatzen dituzten epeak kontuan izanik, beldur gara inbertsioak egiteko ez dela astirik izango 2012ko urtean. Atzerapenak bestalde, Laguntza Planaren dekretuan aldaketa sakonak sartzeko baliatzen ari dela pentsatzera garamatza eta gure ustean, aldaketak txertatzeko ezinbestekoa izan behar du sektoreko eragileen partehartzea eta nola ez, sektoreko eragileen partehartzea ezin du mugatu, posta elektronikora. Azken eguneratzea ( Astelehena, 2012(e)ko maiatza(r)en 14-(e)an 09:09etan ) |
||
|
Albisteak




