instagramFacebookTwitter

kursaal.webGaur goizean Donostiako KURSAAL jauregian ospatu da ENBA nekazal sindikatuak antolaturiko “Familia Nekazaritza 2014-2020ko jomugan” izeneko ihardunaldia. Ihardunaldiak 100 lagun bildu ditu eta bere antolakuntzan, LABORAL KUTXA, KAIKU Korporazioa eta HARAKAI-URKAIKO kooperatibak izan dira laguntzaileak.

Lehen agurra ENBAko lehendakaria den Iñaki Goenagak egin du ekitaldia Familia Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen barnean kokatuz eta sektoreko erronkarik nagusiena etorkizuneko baserritar berriak izango direla aitortu du.

Ondoren, Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoaren sailburuak fondoak nekazari profesionalengana lehenesteko asmoa agertu du eta gazteei dagokienean, baserriratzen diren gazteak ahalik eta formaziorik hoberenarekin egin dezan ERASMUS moduko plangintza iragarri du.

Ihardunaldiaren muinean sartuta NPBren lehen zutabea jorratu du, Ignacio López García-Asenjok ( ASAJAko Nazioarteko Harremanetarako zuzendaria) eta berak nekazal sektorearen aniztasunari erantzungo dion politika aldarrikatu du.

Ondoren, Eduardo Aginako, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza zuzendariak NPBren bigarren zutabea jorratu du 2014-2020rako Euskadik onartuko duen Plangintzaren berri emanaz eta ustialeku eta kooperatibetarako baliagarriak izango diren lerroak azpimarratuz. Bere ekoizpena eraldatzen duten ustialekuentzat araudi sanitario berezia aurkeztu du, ustialekutako balio gehigarria babestu asmoz.

Atseden ostean, gaur egungo merkatu zabal eta aldakorrean baserritarrek jarraitu beharreko pautak eta eman beharreko urratsak zehaztu ditu Eduardo Baamondek (Nekazari-Elikagaien Kooperatibetako zuzendari nagusia), sektorean egituratu sendoak sortzeko beharra azpimarratuz, merkatu eta elikagai kateak dituen erronkei aurre egiteko.

Europan eta Euskadin, sektoreko erronkarik nagusienetakoa gaztetzea eta ustialekuen transmisioa izanik, Frantziako aditua den Brigitte Chizelle anderea jardun da eta bere ustez, ezinbestekoa da, nahiz famili barruan nahiz kanpoko transmisioa errazteko ustialekua uzteko prest dagoen koletiboa lantzea alde batetik eta bestalde, ustialekua hartu nahi duten kolektiboa, hori bai, tokiko agintarien babesarekin. Horrezaz aparte, Frantziako hainbat esperientzi arrakastatsu plazaratu ditu tokiko administrazioen partehartzea eta inplikazioa azpimarratuz.

Azkenik, Tomás García-Azcáratek (Europako Nekazaritza Batzordean Nekazal Merkatuetako kontseilaria) azaldu du iada hasiak direla 2020rako NPBri buruzko lanak eta 2016 urterako, proposamenak mahaigainean izango direla.

Bere ustean, 2020rako Nekazal Politika Bateratua europako gizarteak onar dezan, zilegiltasun berria landu behar du eta zilegitasunaren oinarriak, onura publikoak, lurraldearen osotasunean nekazaritza aktiboa mantentzea eta nekazari gazteak izango dira.

Garcia-Azcárateren esanetan, merkatu askean Europako legediak baimentzen duen mugan gaudenez, elikagaien katea orekatu eta hobetzeko ezinbestekoa sektorearen antolaketa katearen barnean duen indarra areagotzeko.

Donostian, 2014ko abenduaren 19an

AURKEZPENAK:

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.
captcha 
Estoy de acuerdo con los Términos y Condiciones y con la Política de Privacidad

Facebook

Instagram

Subir