instagramFacebookTwitter

ENBAk, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismo sailak 2015 urterako aurkeztutako aurrekontuari buruz, sindikatuko teknikariek eginiko txostena aztertu zuen astelehenean ospatutako Junta Direktibaren bileran.

Txostenean argi ikusten da Aldundiak irmoki eusten diola ekoizpena ahultzeko politikari eta ildo horretan ulertu behar da, nekazaritzako inbertsio planak aurtengoan izan duen %25eko beherapena (2011-2015 aldian guztira %50eko murrizketara iritsiz) eta basotako inbertsio planean, aurtengoan igoera izanik ere, azken 4 urteotan %25eko murrizketa. Bi planak dira, zalantzarik gabe, nekazaritzaren alorrean, Aldundiak duen egitekoaren bizkarhezurra.

Ekoizpenaren aurkako jokabideak, ENBAren ustean, arriskuan jartzen du baserritarrok gure iharduerarekin naturaren jasangarritasun eta paisaien alde egiten dugun lana.

Hori dela eta, urtetik urtera baserriko ekoizpenaren aurkako erasoa gero eta bortitzagoa eta aurrekontu babesa gero eta murritzagoa dela ikusirik, Gipuzkoako ENBA sindikatuko Junta Direktibak 2014ko aurrekontuaren prorroga eskatzen du, ekoizpen sektorea ahultzeko dinamikari aurre egiteko asmoz.

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.
captcha 
Estoy de acuerdo con los Términos y Condiciones y con la Política de Privacidad

Facebook

Instagram

Subir