instagramFacebookTwitter

 

Gaur goizean, Azkoitiko udaletxeak deituta, 2 ordu pasatxoko bilera izan da azken asteotan hainbesteko zalaparta sortu duen ahuntz uxaldia dela eta. Bertan izan dira administrazioak (udala eta aldundia), baserritarrak (basozaleak eta artzainak) eta azkenik, bi sindikatuak (ENBA eta EHNE).

Lehen lehenik, gertatutakoaren errepasoa egin da, alde guztietako iritziak eta bertsioak mahaigaineratuz. Azpimarratzekoa da, Foru Aldundiko jokabidearen oinarria (animalien identifikazio eza) hankazgora ipintzen duelako, kalteak jasan dituzten basozaleek aurkeztu duten idatzia non kalteak sortzen zituzten ahuntzak eta artzainak identifikatuak zeudela jasotzen den.

Hala ere, kaltetuen idatziak ahuntzak identifikatuak zeudela aitortu arren, Foru Aldundiak ez du erreokonozitu bere okerra eta are gehiago, aspalditik aurkeztekotan den txosten teknikoa ere, ez du azaldu.

Bestalde, artzainek eta sindikatuek, kalteak kalte, administraziotik eramandako prozedura gaitzetsi dute, ondo egin ez delako eta gehiegikeriatzat jotzen zutelako ahuntzak botatzea. Are gehiago, artzain batzu, azpeitiarrak izanik, Azkoitiko udalaren notifikaziorik ez dutela jaso egiaztatzean.

Batzarrean azkenik, , sindikatuen bitartekaritzari esker, kalteak jasandako baserritar eta ahuntz jaben arteko adostasunera iritsi dira, horrelako gertakizunak errepika ez daitezen hartu beharreko neurriak hartzeko eta itxiturak egiterakoan, bakoitzak egin beharrekoa zehaztu.

Azkoitin, 2014-09-11

 

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.
captcha 
Estoy de acuerdo con los Términos y Condiciones y con la Política de Privacidad

Facebook

Instagram

Subir