instagramFacebookTwitter

Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak, Foru Ogasunak jendaurrean ipinitako PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) Erregelamendua proposamenari egindako alegazioa onartu berri du Ogasunak.

Alegazioan ustialekuan bertan norberak ekoiztutako ekoizpena eraldatzen dutenen kasurako ezarriak zauden salbuespenak, txakolingintza eta sagardogintza, kentzea eskatzen zuen ENBA sindikatuak eta Ogasunetik jakinarazi zaigunez, gure eskaera onartu dute.

ENBAren ustean ustialekuan bertan egindako eraldaketa babestu eta sustatzeko garaian onartezina da salbuespenak egitea erabilitako materiaren arabera eta honenbestez, zoriontzekoa da, Foru Ogasunak gure irizpidea onartzea.

Bestalde, fiskalitateari dagokionean, badugu mahaigainean beste aldarria, hain zuzen ere, sozietate egitura duten ustialekuak, Sozietate Gaineko Zergan, PFEZn daudenen tratamendu beretsua izatea hainbat arlotan, besteak beste, Europako Nekazal Politika Bateratua dela eta, Europatik jasotako laguntzen tratamendua.

Suscríbete a GAINBEGIRADA

Introduce un nombre y una dirección electrónica válida para recibir GAINBEGIRADA, nuestro boletín electrónico.
captcha 
Estoy de acuerdo con los Términos y Condiciones y con la Política de Privacidad

Facebook

Instagram

Subir